Artizar proiektua

Zer da Artizar?

Artizar proiektua, aldi berean, hezitzailea eta gizarteratzailea da. Egoera zail eta gogorretan bizi diren neska-mutil eta nerabeentzat sortu dugu, hauen gaitasun pertsonal, sozial, afektibo eta familiarrak berreskuratu eta indartzeko asmoz.

Gure proiektuaren Xedea, Ikuskera, Balioak

Deskargatu  “Xedea, Ikuskera, Balioak” dokumentua 

Non dago?

Artizar Sestaon dago, Bizkaiko ezkerraldean; hain zuzen, herri honetan dihardugu, behar sozial gehien dituzten auzoetan.

Zer egiten dugu?

Artizarrek neska-mutil eta nerabeekin egiten du lan, horien berezko gizarteratze-guneetan: familia, eskola, lagunarte eta auzoetan.

Neska-mutilekin, batez ere, eskola-orduz kanpo egiten dugu lan.

Besteak beste, honako jarduera hauek burutzen ditu gu:

  • Eskolara begira: eskolan jarritako etxeko lanetan lagundu, motibazioa indartu eta ikasteko oinarrizko tresneria eskuratu.
  • Jolasak eta gizarte-trebetasunak garatzekoak.
  • Irteerak eta Sestaotik kanpoko egonaldiak.
  • Neska-mutilen eta hauen familien ongizate fisiko eta psikologikoa lantzeko: elkarri entzun eta elkarrekin egoteko guneak erraztu, gizarte-baliabideak eta psikologikoak eskuratu ahal izateko aukerak eskaini.
  • Familiei laguntza eta orientabideak eskaintzeko: prestakuntza-saioak antolatu, neska-mutilen hezkuntza eta gizarteratzearekin zerikusi duten gaiak landu, familietako dinamiken jarraipena egin, eguneroko kontuak kudeatzen lagundu, arazo ekonomiko edo etxebizitza eta lan-arazoei aurre egiteko baliabideak aurkitu…
  • Eskolekiko koordinazioa lantzeko: neska-mutilen eskolako gorabeheren jarraipena egin, familiekiko harremanak erraztu…