Nor gara?

Hazbide elkartea

“Hazbide: neska-mutil eta gazteen hazkuntza bideratzeko Elkartea” elkarte zibila da, irabazi asmorik gabea eta herri-onurakotzat aitortu dena. Elkarte honek sortua du Artizar Proiektua, eta elkarte bera da proiektuaren titular juridikoa.

Entitate batzuk elkartuz osatua da Hazbide: Bizkaiko Caritas, La Salle, Sestaoko Parrokia, eta Gurutzearen Alabak.

Bere xede nagusia da era integralean saiatzea egoera zail eta gogorretan dauden neska-mutil eta gazteak pertsona oso eta gizarteko egiten; babes handirik gabe bizi baitira berez eta/edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan.

Giza taldea

Artizar Proiektuko giza taldea, ia erabat, neska-mutilekin borondatez eta doan lan egiten duten gizon-emakumeek osatzen dute. Borondatezko taldea sustatzeko, koordinazio-talde bat dago, gaur egun hiru profesional kontratatuz osatua.

Zer irizpideren arabera egiten dugu lan?

  • Arazoei aurrea hartuz eta beren osotasunean ikusiz.
  • Gorabehera pertsonal eta familiarretan lagun eginez.
  • Banakako arreta eskainiz.
  • Bestelako gizarte- eta elkarte-baliabideekin koordinatuz, premiei osotasunean erantzuteko asmoz.
  • Kontuan izanik pertsonak berak direla beren prozesuen protagonistak, beren gaitasun eta trebetasunen arabera.
  • Erabateko laguntzaz.
  • Errespetuz eta konfidentzialtasunaz.
  • Pertsona guztiei zabalduz proiektua, edozein delarik ere horien atxikimendu kultural eta erlijiosoa.