Zer da Artizar?
Artizar proiektua, aldi berean, hezitzailea eta gizarteratzailea da. Egoera zail eta gogorretan bizi diren neska-mutil eta nerabeentzat sortu dugu, hauen gaitasun pertsonal, sozial, afektibo eta familiarrak berreskuratu eta indartzeko asmoz.


Gure proiektuaren Xedea, Ikuskera, Balioak
- Xedea
- Ikuskera
- Balioak
Artizar Hazbide Elkartearen proiektu soziohezitzailea da (Caritas, La Salle, Sestaoko Pastoral Barrutia eta Gurutzetako Alabak erakundeen ekimenetik sortua), eta Sestaoko haur, nerabe eta familia ahulei laguntzen die. Bokaziodun pertsonen talde baten lanean oinarritzen da (bolondres eta profesionalak), eta ikuspegi integral batetik, inguruko beste eragile eta erakunde batzuekin lankidetzan jarduten dute. Proiektua osatzen dutenek elkartzeko eta parte hartzeko gunea da.
Sestaoko haur eta nerabeen zaurgarritasun-egoerei modu eraginkor eta iraunkorrean erantzuten dien proiektua izatea.
Proiektuaren ikuspegia honako helburu hauek lortzera bideratuta dago:
- Eskubideen ikuspegitik abiatuta eta ingurunean eragina izateko eta salatzeko lana garatuz erantzungo diegun zaurgarritasun-egoerak definitzea.
2. Inguruneko baliabideak aztertzea, artatzen ditugun familiei erantzun koordinatuak bermatuko dizkien lankidetza eraginkorrerako.
3. Haurrek, nerabeek eta haien familiek elkarte-guneetan parte har dezaten sustatzea, erabateko garapena izan dezaten.
4. Horretarako behar ditugun egitura, antolaketa eta baliabideak definitzea.
Artizar balore hauetan oinarritzen da:
- SENIDETASUNA: justizia sozialean, berdintasunean, errespetuan eta aniztasunean oinarritutako harreman-estiloa.
- JASANGARRITASUNA: baliabideen erabilera arduratsua eta erantzunen jarraitasun-konpromisoa, berrikuntzari dagokionez.
- Inguruko beste eragile eta erakunde batzuekiko LANKIDETZA
- Proiektua osatzen duten pertsona guztien PARTE-HARTZEA
- ITXAROPENA: desabantaila- eta zailtasun-egoerak alda daitezkeela uste izatea eta bizitzaren zentzua sustatzen duen konfiantza.
Deskargatu “Xedea, Ikuskera, Balioak” dokumentua
Non dago?
Artizar Sestaon dago, Bizkaiko ezkerraldean; hain zuzen, herri honetan dihardugu, behar sozial gehien dituzten auzoetan.
Zer egiten dugu?
Artizarrek neska-mutil eta nerabeekin egiten du lan, horien berezko gizarteratze-guneetan: familia, eskola, lagunarte eta auzoetan.
Neska-mutilekin, batez ere, eskola-orduz kanpo egiten dugu lan.
Besteak beste, honako jarduera hauek burutzen ditu gu:
- Eskolara begira: eskolan jarritako etxeko lanetan lagundu, motibazioa indartu eta ikasteko oinarrizko tresneria eskuratu.
- Jolasak eta gizarte-trebetasunak garatzekoak.
- Irteerak eta Sestaotik kanpoko egonaldiak.
- Neska-mutilen eta hauen familien ongizate fisiko eta psikologikoa lantzeko: elkarri entzun eta elkarrekin egoteko guneak erraztu, gizarte-baliabideak eta psikologikoak eskuratu ahal izateko aukerak eskaini.
- Familiei laguntza eta orientabideak eskaintzeko: prestakuntza-saioak antolatu, neska-mutilen hezkuntza eta gizarteratzearekin zerikusi duten gaiak landu, familietako dinamiken jarraipena egin, eguneroko kontuak kudeatzen lagundu, arazo ekonomiko edo etxebizitza eta lan-arazoei aurre egiteko baliabideak aurkitu…
- Eskolekiko koordinazioa lantzeko: neska-mutilen eskolako gorabeheren jarraipena egin, familiekiko harremanak erraztu…