Zer da Artizar?
Artizar proiektua, aldi berean, hezitzailea eta gizarteratzailea da. Egoera zail eta gogorretan bizi diren neska-mutil eta nerabeentzat sortu dugu, hauen gaitasun pertsonal, sozial, afektibo eta familiarrak berreskuratu eta indartzeko asmoz.


Gure proiektuaren Xedea, Ikuskera, Balioak
- Xedea
- Ikuskera
- Balioak
Jesusen Ebanjelioaren baloreei jarraituz kristau elkarteak txiki eta ahulen zaintza lehenesten du. Artizar Proiektua elkarte horren ahaleginari esker sortzen da. Giza-hezkuntz proiektu bat da. Sestaon garatzen da. Beren garapenerako kontrakoak diren egoerak bizi diren ume eta gazteak laguntzea du helburu. Ume eta gazte hauek beren garapenaren eragile izan daitezen bilatzen du Artizarrek, oztopoak gaindituz, bere gaitasunak martxan jarri eta gizarte inguru honetan hiritar eraginkorrak izan daitezen. Artizar guztiei dago zabalik. Bertan harreman osasuntsuak, alaitasuna eta bizitzarekiko begirada haraindikoa garatzen dira. Ume eta familien egoerari adi, horien behar eta ametsak entzun eta konfiantzan oinarrituriko harremanak sortzen saiatzen da. Proiektua boluntario eta familien ahalegina eta ikastetxe eta inguruko giza erakundeekin batera egiten den lanari esker doaz aurrera.
Artizarrek guztion etxea izan nahi du, harrera eta babes toki. Bertan harreman ereduak aldatu eta norberak duen berezko baloreari, anaitasunari eta guztion parte hartzeari adi bizi nahi du. Gertukoaren, arlo arteko aniztasunaren eta beste erakunde txikiekin batera egiten den lanaren aldeko apustua egiten du. Hortik abiatuz, ondo egindako giza eta hezkuntza lan eredu bihurtuz, Sestaoko ume eta gazteen eskubideei eutsi eta suspertu nahi ditu era eraginkorrez. Itxaropen eta baikortasun giro horretan pertsona guztiontzako etorkizun hobe bat eraikitzen saiatzen da, era bereziz, bertan dauden ume, gazte eta familientzat.
Artizar balore hauetan oinarritzen da:
- ERRESPETUA, hau da, pertsona bakoitzaren berezitasuna onartzea, pertsonen arteko bereizkeriarik ekiditea eta giza egoerak epaigabeko kontuan hartzea.
- BIHOTZ LOTURAK, hau da, harremanetan egiazaletasuna eta gardentasuna sustatzea, pertsona bakoitzak duen balore eta ahalbidetan sinestea eta elkarren artean adierazitako maitasuna zaintzea.
- ITXAROPENA, hau da, pertsonak eta haiek bizi diren egoerak alda daitezkeela sinestea, norberaren historia aldatzeko pazientzia izatea eta egoera zailetan baikortasuna eta alaitasunari eustea.
Deskargatu “Xedea, Ikuskera, Balioak” dokumentua
Non dago?
Artizar Sestaon dago, Bizkaiko ezkerraldean; hain zuzen, herri honetan dihardugu, behar sozial gehien dituzten auzoetan.
Zer egiten dugu?
Artizarrek neska-mutil eta nerabeekin egiten du lan, horien berezko gizarteratze-guneetan: familia, eskola, lagunarte eta auzoetan.
Neska-mutilekin, batez ere, eskola-orduz kanpo egiten dugu lan.
Besteak beste, honako jarduera hauek burutzen ditu gu:
- Eskolara begira: eskolan jarritako etxeko lanetan lagundu, motibazioa indartu eta ikasteko oinarrizko tresneria eskuratu.
- Jolasak eta gizarte-trebetasunak garatzekoak.
- Irteerak eta Sestaotik kanpoko egonaldiak.
- Neska-mutilen eta hauen familien ongizate fisiko eta psikologikoa lantzeko: elkarri entzun eta elkarrekin egoteko guneak erraztu, gizarte-baliabideak eta psikologikoak eskuratu ahal izateko aukerak eskaini.
- Familiei laguntza eta orientabideak eskaintzeko: prestakuntza-saioak antolatu, neska-mutilen hezkuntza eta gizarteratzearekin zerikusi duten gaiak landu, familietako dinamiken jarraipena egin, eguneroko kontuak kudeatzen lagundu, arazo ekonomiko edo etxebizitza eta lan-arazoei aurre egiteko baliabideak aurkitu…
- Eskolekiko koordinazioa lantzeko: neska-mutilen eskolako gorabeheren jarraipena egin, familiekiko harremanak erraztu…